XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOGORATZEKO......

Atsekabea, oiñazea, zuzengabekeria, gaixotasuna... eriotza... egunero bizi ditugun gauzak dira.

Gaitz auetakoak beren bizitzan gizaki guztiek nabaitu dituzte; eta bere biotzaren barruenetik sortzen zaio galdera au: - Nor da errudun, nor erantzule?.

Bibliak Asiera Liburuko 3`gn atalean edesten digu gizakiaren lenengo pekatuaren kondairaren asiera nola izan zan.

Lenengo pekatu oni, jatorrizko pekatua esaten diogu.

Pekatua, bai leen-aldian eta bai orain, gizakia Jainkoaren aurka oldartze edo jaikitze bat da, eta Aren maitasunezko asmoen aurka ere bai.

Oldartze orren bidez autsi egiten ditu gizakiak
- Jainkoerekikoak
- besteekikoak
- bere buruarekikoak.

Giza-kondairaren asieran beretik gizakiongan eta gizadi osoan sarturik irauten du pekatuak.

Munduan ainbeste atsekabe eta oiñaze izatearen sustraia auxe da.

Baina pekatua eta eriotza menperatuko dituan Salbatzaille bat agintzen du Jainkoak.

Denbora ta aldiak betetzean, Salbatzaille bat bidali zigun Jainkoak: auxe da Jesus.